Guepiniopsis buccina
Guepiniopsis buccina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Dacrymycetes |
Ordena | Dacrymycetales |
Familia | Dacrymycetaceae |
Generoa | Guepiniopsis |
Espeziea | Guepiniopsis buccina L.L.Kenn., 1959 |
Basionimoa | Peziza buccina |
Guepiniopsis buccina Dacrymycetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.
Sinonimoak: Peziza buccina, Peziza merulina, Guepinia cochlearis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 6 mm bitarteko zabalera duen ñimiñoa, hori-laranja kolorekoa. Formak asto belarri tente baten antza du edo Peziza onotica txiki-txiki batena. Dena ondo ikusten da lupa baten bidez.
Himenioa: Kupula elipsoidalaren forma duen errezeptakuluaren hutsunean kokatzen da.
Hanka: Zilindrikoa, pixka bat klabiformea, luzetarako nerbioekin.[2]
Haragia: Horixka eta elastikoa hezea dagoenean; zurruna eta tentea lehortearekin.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du garrantzi praktikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guepiniopsis chrysocoma delakoarekin nahas daiteke. Pinuen egurretan hazten da eta espora handiagoak ditu.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan, pagoen motzondoetan eta eroritako enborretan. Nahiko ohikoa.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Kolonbia, Peru, Bolivia, Brasil, Europa, Errusia, Txina, Japonia, Tasmania, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 671 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q1553214
- Multimedia: Guepiniopsis buccina / Q1553214